.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}
Mostrando entradas con la etiqueta Komunismoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Komunismoa. Mostrar todas las entradas

Yoshi Komunista?


Agur ´terdi kamaradak!

Ongi etorriak berriz nere perretxiko xumera; sartu ta eroso jarri.

Gogoratzen duzue nola aspaldi 80. hamarkadako Mario Bros bideojoku famatuaren ustezko propaganda komunista izkutuaz jardun genuen? Askok, humoretsuki hartu bagenuen ere, "konspirazio teorien" fanatikoek zerbait gehiago topatu zuten.

-Hasteko, Yoshi´s Island (edo Super Mario World 2; 1995, SNES) bideojokuraren Introa ikusgai duzue:


Honaino, dena normala, baina orain, ikusi ezazue hurrengo bideoa...



- Bigarren bideo honetan Yoshi´s Island Introaren musika "gainean" gehituta agertzen den ereserkia ezagutzen ez duzuenentzat, jakizue Sobietar Errepublika Sobietarren Batasuneko himnoa dela! (URRS, o CCCP, para los castellano parlantes).

Ez al da harrigarria Introaren melodia perfektuki egokitzea abesti Komunistarekin? Mario Bros bideojoku zaharraren ustezko izkutuko propaganda komunistaren interpretazioa frikismo hutsatzat har genezake. Baina, Yoshi kamaradarena... ezin dugu ukatu kasu honetan frogak firkismoetatik haratago doazela.

Egia esanda, ta oraingoan serioki hitzeginda, kasualitatea baino gehiago badagoela pentsatzeko ematen du. Zuek zer uste duzue?

Mario Bros Komunista

Bai, ondo irakurri duzue pottoki kamaradak, Mario Imperioa suntsitzeko borrokatzen duen proletari bat da.

Ez zenuten orain arte argi ikusi?

Bere uniforme gorriarekin jantzita, Iraultzaren kolorea, boltxebikeek Nikolas II Tsar-arekin egin zuten antzera, iturginak musker baten aurka altzatuko da, Bowser, Koopa imperioaren erregea; honen atzaparretatik Peach printzesa askatzeko asmoz, bere jatorri monarkikoaz damututa beti Toad herriarekiko leiala izango dena.


Mario kamaradak erregimenaren alde pentsamendu kritikorik gabe alienaturik dauden masaren aurretik igaroko da, bere buruaz beste ere egiteko prest egongo direnak, beti ere bere jabearen gaztelua defendatzearren; etengabe ordezkatuak gupida gabe, sistema kapitalistak langilegoarekin egiten duen bezala.

Baina ezer ezingo du iraultzaren gidaria gelditu, beti, amaierara heltzean, bake faltsu baten bandera eratsiko duena, zapaltzailearena, honen ordez Askatasunaren aldeko Izar Gorriko ikurriña gazteluaren almenetan goratuz.