.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}
Egun on kamaradak!

Beno, beno, beno... Badirudi azkenean bildutako artaldearen marrakada bere eragina sortu duela... Argi dago ardi larruz janztea baliagarria izan zaiela... honek, etsaiaren aurrean makurtzea suposatzen badu ere... Ala zer uste zenuten? Zirko guzti honen atzean, ez dela esku beltzik egon, ez dela negoziaziorik egon? 

Ez arritu hurrengo asteetan gure askatasunaren alde borrokatzen duten gudari bat baino gehiago etsaien atzaparretan erortzen bada (batez ere, hauteskunde garaia bukatzear egongo denenan...); izan ere, badirudi hori dela gure etorkizuna, herri honen nortasun eta askatasunaren aldeko borrokara eraman gintuzten arrazoiak eta zergatiak pailardatu ez dugunok, hemendik aurrera, azpaldi batera abiatutako bidean gure presentzia eserosoa izango dela jasan beharko dugu, borrokara bultzatu gintuzten arrazoiek, gaur, atzo bezala indarrean daudela uste dugulako.

Ggu ez gara hauteskunde arrotz batzuengatik itsu geratu garenak. Bakarrik aurkituko gara bide horretan, deslaiturik, traizionaturik... baina, zutik, gure ukabilak bezala, beti trinko, armak hartu genituen lehenngo egunean bezala.

Beti esaten dudan moduan, hoberena isiltasuna gordetzea dugu, lasaitasunez, hilabeteak pasa ahala gauzak nola gauzatzen diren ikusiko bait ditugu; orduan izango da askok eskuak burura eramango dituztenean, joko demokratiko zikinaren baitan murgiltzearren, ardura gehiago izan dutelako belaunikazten noren aurrean egiten zuten aditu beharrean. Beldurra daukat ordaindu duten prezioa zein izan den jakiteaz...
Agur bero bat denoi!

Kaixo ene pottoki kamaradak. Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuet jarraizten didazuen orori azkenengo aldiz idatzi nuenetik denbora dexente pasa delako. Adinak ez du barkatzen. Zorionez, pixkanaka guztiz berreskuratzen ari nahiz herrixkatik at mantendu didaten osasun arazo guztietatik.

...Beno, etenaldi honetan hainbat gauza gertatu dira gure artean. Ama lurraren erasoa gizarte kapitalistaren  eredu paradigmatikoa den Japoniaren aurka; mendebaldearen inbasio imperialista Libiarengan; Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen duen hainbat gudarien bahiketa eta tortura basatiak; Gatza, Antton Troitiño, Tunez, Siria... Hobeto jarraitzen ez badugu, herrixkako xamanak lasai ibiltzeko gomendatu bait dit guztiz osatzeko, bestela...

Atzera begira, arrotasunez betetzen nau otsailean idatzitako hitzak gauzatzen ari direla ikusteak uste genuen modura. Tristea da onartzea, baina orduan SORTUtako bidean asko dira galdurik jarraitzen dutenak, amaierarik gabeko lasterbidean. Tristea da, baina oraindik, asko dira begiak zabaldu (nahi) ez dutenik. Otsoek amildegi baten aurrean inguratutako artalde bat bezala, orain, elkar BILDU egin dira... baina ez etsaiari aurre egiteko, ez, amildegitik bera bere buruz beste egiteko baizik.

Aste hauetan, beti bezala, historiak behin eta berriro erakutsi digunez, gauzak uste dugun bezala, edo behintzat, agerian ematen duten bezala ez direla derrigorrez "horrela" izan behar ikusten ari gara (Malinowskik esaten zuen bezala, bakoitzak errealitaea ikusteko erabiltzen dituen leiarraren araberakao izango da).

Momentuz, gomendagarriena itzarotea dugu. Errealitatea egoskorra dela etengabe gogoratzen digun bezala, denborak arrazoia emango dio merezi duenari. Ni, pertsonalki, kontzientzia lasai daukat. Eta zuek? Beeeeeeeee

Pottoki aitaren asteko gemendioa

Kaixo denoi!

Beste behin ere asteko gomendioarekin natorkizue, eta aurreko astean bezala, gaurkoan ere musikaren inguruan jardungo dugu. Zehazki, NEGATOR talde germaniarraren 3. lana izango dugu aztergai, Black Metal basati baten eraso berri bat, "Panzer Metal" izenekoa (2010).

Nire uste apalean, izugarrizko disko baten aurrean bagaude ere, taldearen aurreko bi lanen azpitik egongo da; hala ere, kontutan izan behar dugu beraien azkeneko "Die eisenen verse" eta oraingo "Panzer Metal" artean bost urteko etenaldi bat egon dela, Nachtgarm, taldeko abeslari eta liderra, formazioa aldatzera beharturik ikusi delarik denboraldi hortan.

Baina lasai egon, itzelezko lan batez ari gara, are gehiago kontutan hartzen badugu lan honen sorkuntza bi taldekideek bakarrik aurrera eraman dutela (Finnskald kitarra eta baxuan eta Nachtgram bera ahost eta baterietan), hori bai, sesio musikarien lagunza hartuz grabaketarako.

Talde handi hau ezagutzen ez dutenentzat, jakizue Negator paregabeko Black Metalbat jorratzen duela, soinuaren kalitatea eta produkzio hobeago bat taldearen ezaugarri nagusiak izango direlarik. "Old Black" (2004) eta aipatutako "Die eisernen verse" (2005) lanetan soinuaren izugarrizko abiadura arreta deitzen bazuen (entzun bestela "eisen wider siechtum" abestia zertaz ari naizenaren ideia egiteko...) eskuetan dugun "Panzer Metal" honetan zentzu horretan gainditu egin dira, kontudentzia eta bortizkerian irabaziz, eta agian, formazio zaharrarekin ageriagoak ziren atmosfera eta melodia aldaketen detrimentuan.

Ondorioz beraz, Black Metal azkar eta basatiaren zale guztientzat erabat gomendatutako diskoa dugu egungoa, soinu eta kalitate paregabekoa, musika talde germaniarra estilo honen gailurrera goratzen dituena.

Panzer Metal erabateko printzipio deklarazio bat da, borrokaren soinua bera.

Informazio gehiago nahi duenarentzat:
http://www.negator666.de
http://www.myspace.com/negator666



1. Dignity of War
2. Alte werte
3. Feuerstrum
4. Final avowal
5. Scent of Styrax
6. Misanthropic manifest
7. Panzer Metal

8. Illness mankind






Diskoa eskuratzeko:

Itzalez beteriko bidean erraza da etsaiaren atzaparretan erortzea

Agurrak kamaradak,

    Bai, badakit askok atso astun bat besterik ez naizela pentsatuko duzuela, baina beste behin ere nire herrixkan azkenaldian sortu diren arazoen berri hitz egitera nator. Azkenengoz egon ginenean pottokien buruen gainetik hegaldatzen dabiltzaten itzalei buruz jardun genuen, nahasmena eta zatiketa erein dituzten itzalak.

    Iluntasun horren eraginpean, kamarada asko gure askatasunerantz elkarri azpaldi abiatutako bidean amore ematen hasi dira, txotxongiloen modura erabiliak direlarik itzaletan izkutaturik sokak maneiatzen dutenengatik. Etsi ez dugunok eta ibilbidean aurkezten diren ezbeharren aurrean tente jarraitu dugunok kamarada hauen mespretxua jasatea gure etsai txerpolariaren lorpen nagusienetako bat da, gure artean in crescendo dageon zatiketa horren sintoma eta kimua aldi berean.

    Agure zahar honentzat tristea da gure anai arreben ustezko gehiengo batek aukeratutako bide horrek suposatzen duen noraez erreformista ikusteak; izan ere, iraganean arazo berbera behin eta berriro jasan badugu ere, gaur da etsaiak gure baitan eszisioaren hazia inoiz baino sakonago ereitea lortu duenean.

    Ondo ezagutzen nautenek badakite "buruzagi" derrotista hoiek  hatzamarrez seinalatu arren ez ditudala egoera honen errudun bakartzat hartuko; hauek, borroka koherente baten dinamikaren likidazionismoaren arduradunak badira ere, ez direlako, arestian aipatu bezala, errudun bakarrak izango.
    Errudunak amore eman duten guztiak dira. Bidean aurkezten diren ezbeharren aurrean etzi egiten dutenak, etsaiaren aurrean makurtzen direnak, eta koldarki, etsaiak inposatzen dituen arauak onartzen dutenak itsuki artalde baten modura jabearen esanak  marrakatuz.

    Baina ez okertu, denok gara neurri batean egoera honen errudun gure artean zatiketa  hau ematea onartu dugulako. Guztion porrota de urteen joanean egoera puntu honetara heltzeagatik onartu dugulako.  Ezin dugu beraz erru guztia gure herria zapaltzen duen etsai bati egotsi...

    Gure benetako etsaia aipatutako itzaletan izkutatzen da. Etsaia da itzal guztiak isladatzen dituenak maneiatzen dituen sokez baliaturik, bera da gure askatasuna urratzen duen mekanismoaren engranaiak eraikitzen dituena. Gure etsaia Leviathana da, sistema kapitalista eta neoliberal erraldoia alegia, harropuzkeriz betea "1.go mundua" bezala bere burua aldarrikatutako sistema mendebaldar hau zuzentzen duena.
"Leviathanaren suntsipena" (G. Doré, 1865)
    Gure herriaren porrota, hala nola bere askatasun eta nortasunaren alde borrokatzen duen herri ororen porrota Leviathanaren atzapar eta amarruetan erortzea izan da. Gu gara geroko belaunaldiak lasaitu izana onartu dugunak, alienaturik, sistema kapitalistak eskaintzen dituen pozoindutako goxokiei esker;  ongizatea edo erosotasuna bezalako hutsalkeriak eta huskeriak, edota luxutasun eta opulentzia dira herri honek zuen su eta odolezko determinazioa urratzea lortu dutenak.

    Baina ez pentsa gazteon arazoa bakarrik denik. Askatasun nazionalaren aldeko borrokan trebatuago dauden asko ere amore eman du; nekatuta daude jada, eta "asmo oneko buruzagiak" jarraituko dituzute, asko, sortu berri den bidea amaireraik gabeko kale itxi batera daramala aurrekusten duten arren.

    Horregatik, ez da nahikoa etoiak salatzeko ihardukitzen aritzea, hauen atzetik  itzalen artetik oportunista berri bat ager daitekelako askatasun egarri den herri hau hitz xamurrez liruratzeko asmoz. Pottokiak beraien perretxikoetan eroso gordeta jarraitzen duten bitartean, egongelarako erosketa berrian pentsatzen edota telebistak izan behar dituen pulgaden inguruan eztabaidatzen, gure borroka galduta dago.

    Aintzina bezala, borrokatzeko, borroka horren muina ulertu eta honetan hezi behar gara. Gauzak aldatzearen alde dauden pottoki guztiei, eta batez ere ilusioa galdu dutenak, gazteenetatik hasita eskarmentu gehiago duteneraino, herri honen nortasun eta askatasunaren aldeko borrokara eraman gintuzten arrazoiak eta zergatiak erakutsi eta gogorarazi egin behar diegu, etsaiak erabilitako bitartekoetatik aldenduz.

        Gure betebeharra da hortaz, apaltasunez beti, eskura ditugun tresna eta bitartekoekin baliatuz lokarturik dauden kamarada guztien begiak eta adimena zabaltzea. Pottoki Aita bezala, adinak eta eskarmentuak errazten dizkidaten abantailari esker lortutako ezagupenak erabiltzen saiatuko naiz gure askatasunarenn aldeko bidean zehar altzaturiko hautz atzean izkutatzen den historioa gogoratzeko, oroitzapen hauek ahanztunean ez galtzeko bakarrik balio badu ere.

Bidean, harri berdinarekin beeriz tupust egin ez dezagun. Bidean eroritako lagunak inoiz ahaztuak izan ez daitezen.