.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}

Pottoki aitaren asteko gemendioa

Kaixo denoi!

Beste behin ere asteko gomendioarekin natorkizue, eta aurreko astean bezala, gaurkoan ere musikaren inguruan jardungo dugu. Zehazki, NEGATOR talde germaniarraren 3. lana izango dugu aztergai, Black Metal basati baten eraso berri bat, "Panzer Metal" izenekoa (2010).

Nire uste apalean, izugarrizko disko baten aurrean bagaude ere, taldearen aurreko bi lanen azpitik egongo da; hala ere, kontutan izan behar dugu beraien azkeneko "Die eisenen verse" eta oraingo "Panzer Metal" artean bost urteko etenaldi bat egon dela, Nachtgarm, taldeko abeslari eta liderra, formazioa aldatzera beharturik ikusi delarik denboraldi hortan.

Baina lasai egon, itzelezko lan batez ari gara, are gehiago kontutan hartzen badugu lan honen sorkuntza bi taldekideek bakarrik aurrera eraman dutela (Finnskald kitarra eta baxuan eta Nachtgram bera ahost eta baterietan), hori bai, sesio musikarien lagunza hartuz grabaketarako.

Talde handi hau ezagutzen ez dutenentzat, jakizue Negator paregabeko Black Metalbat jorratzen duela, soinuaren kalitatea eta produkzio hobeago bat taldearen ezaugarri nagusiak izango direlarik. "Old Black" (2004) eta aipatutako "Die eisernen verse" (2005) lanetan soinuaren izugarrizko abiadura arreta deitzen bazuen (entzun bestela "eisen wider siechtum" abestia zertaz ari naizenaren ideia egiteko...) eskuetan dugun "Panzer Metal" honetan zentzu horretan gainditu egin dira, kontudentzia eta bortizkerian irabaziz, eta agian, formazio zaharrarekin ageriagoak ziren atmosfera eta melodia aldaketen detrimentuan.

Ondorioz beraz, Black Metal azkar eta basatiaren zale guztientzat erabat gomendatutako diskoa dugu egungoa, soinu eta kalitate paregabekoa, musika talde germaniarra estilo honen gailurrera goratzen dituena.

Panzer Metal erabateko printzipio deklarazio bat da, borrokaren soinua bera.

Informazio gehiago nahi duenarentzat:
http://www.negator666.de
http://www.myspace.com/negator666



1. Dignity of War
2. Alte werte
3. Feuerstrum
4. Final avowal
5. Scent of Styrax
6. Misanthropic manifest
7. Panzer Metal

8. Illness mankind






Diskoa eskuratzeko:

Itzalez beteriko bidean erraza da etsaiaren atzaparretan erortzea

Agurrak kamaradak,

    Bai, badakit askok atso astun bat besterik ez naizela pentsatuko duzuela, baina beste behin ere nire herrixkan azkenaldian sortu diren arazoen berri hitz egitera nator. Azkenengoz egon ginenean pottokien buruen gainetik hegaldatzen dabiltzaten itzalei buruz jardun genuen, nahasmena eta zatiketa erein dituzten itzalak.

    Iluntasun horren eraginpean, kamarada asko gure askatasunerantz elkarri azpaldi abiatutako bidean amore ematen hasi dira, txotxongiloen modura erabiliak direlarik itzaletan izkutaturik sokak maneiatzen dutenengatik. Etsi ez dugunok eta ibilbidean aurkezten diren ezbeharren aurrean tente jarraitu dugunok kamarada hauen mespretxua jasatea gure etsai txerpolariaren lorpen nagusienetako bat da, gure artean in crescendo dageon zatiketa horren sintoma eta kimua aldi berean.

    Agure zahar honentzat tristea da gure anai arreben ustezko gehiengo batek aukeratutako bide horrek suposatzen duen noraez erreformista ikusteak; izan ere, iraganean arazo berbera behin eta berriro jasan badugu ere, gaur da etsaiak gure baitan eszisioaren hazia inoiz baino sakonago ereitea lortu duenean.

    Ondo ezagutzen nautenek badakite "buruzagi" derrotista hoiek  hatzamarrez seinalatu arren ez ditudala egoera honen errudun bakartzat hartuko; hauek, borroka koherente baten dinamikaren likidazionismoaren arduradunak badira ere, ez direlako, arestian aipatu bezala, errudun bakarrak izango.
    Errudunak amore eman duten guztiak dira. Bidean aurkezten diren ezbeharren aurrean etzi egiten dutenak, etsaiaren aurrean makurtzen direnak, eta koldarki, etsaiak inposatzen dituen arauak onartzen dutenak itsuki artalde baten modura jabearen esanak  marrakatuz.

    Baina ez okertu, denok gara neurri batean egoera honen errudun gure artean zatiketa  hau ematea onartu dugulako. Guztion porrota de urteen joanean egoera puntu honetara heltzeagatik onartu dugulako.  Ezin dugu beraz erru guztia gure herria zapaltzen duen etsai bati egotsi...

    Gure benetako etsaia aipatutako itzaletan izkutatzen da. Etsaia da itzal guztiak isladatzen dituenak maneiatzen dituen sokez baliaturik, bera da gure askatasuna urratzen duen mekanismoaren engranaiak eraikitzen dituena. Gure etsaia Leviathana da, sistema kapitalista eta neoliberal erraldoia alegia, harropuzkeriz betea "1.go mundua" bezala bere burua aldarrikatutako sistema mendebaldar hau zuzentzen duena.
"Leviathanaren suntsipena" (G. Doré, 1865)
    Gure herriaren porrota, hala nola bere askatasun eta nortasunaren alde borrokatzen duen herri ororen porrota Leviathanaren atzapar eta amarruetan erortzea izan da. Gu gara geroko belaunaldiak lasaitu izana onartu dugunak, alienaturik, sistema kapitalistak eskaintzen dituen pozoindutako goxokiei esker;  ongizatea edo erosotasuna bezalako hutsalkeriak eta huskeriak, edota luxutasun eta opulentzia dira herri honek zuen su eta odolezko determinazioa urratzea lortu dutenak.

    Baina ez pentsa gazteon arazoa bakarrik denik. Askatasun nazionalaren aldeko borrokan trebatuago dauden asko ere amore eman du; nekatuta daude jada, eta "asmo oneko buruzagiak" jarraituko dituzute, asko, sortu berri den bidea amaireraik gabeko kale itxi batera daramala aurrekusten duten arren.

    Horregatik, ez da nahikoa etoiak salatzeko ihardukitzen aritzea, hauen atzetik  itzalen artetik oportunista berri bat ager daitekelako askatasun egarri den herri hau hitz xamurrez liruratzeko asmoz. Pottokiak beraien perretxikoetan eroso gordeta jarraitzen duten bitartean, egongelarako erosketa berrian pentsatzen edota telebistak izan behar dituen pulgaden inguruan eztabaidatzen, gure borroka galduta dago.

    Aintzina bezala, borrokatzeko, borroka horren muina ulertu eta honetan hezi behar gara. Gauzak aldatzearen alde dauden pottoki guztiei, eta batez ere ilusioa galdu dutenak, gazteenetatik hasita eskarmentu gehiago duteneraino, herri honen nortasun eta askatasunaren aldeko borrokara eraman gintuzten arrazoiak eta zergatiak erakutsi eta gogorarazi egin behar diegu, etsaiak erabilitako bitartekoetatik aldenduz.

        Gure betebeharra da hortaz, apaltasunez beti, eskura ditugun tresna eta bitartekoekin baliatuz lokarturik dauden kamarada guztien begiak eta adimena zabaltzea. Pottoki Aita bezala, adinak eta eskarmentuak errazten dizkidaten abantailari esker lortutako ezagupenak erabiltzen saiatuko naiz gure askatasunarenn aldeko bidean zehar altzaturiko hautz atzean izkutatzen den historioa gogoratzeko, oroitzapen hauek ahanztunean ez galtzeko bakarrik balio badu ere.

Bidean, harri berdinarekin beeriz tupust egin ez dezagun. Bidean eroritako lagunak inoiz ahaztuak izan ez daitezen.

Pottoki Aitaren asteko gomendioa

Agur 'tedi kamaradak! Zelan zauzie?

Gaurkoan Musika apur batekin nator. Zehazki, nire bidaietan ezagututako musika talde baten berri berba egin nahi dizuet.

Nire lehenengo gomedioa izateagatik, Baskonia zaharreko talde batekin hasiko naiz, BUTRONIAN izenekoa.

Jorratzen duen estiloari dagokionez, zentzu zabalean Black Metalaz hitzegingo genuke Darkthrone, Carpathian Forest, Nattefrost edota Krypt talde norbegiarren soinuaren eragina nabarmena baita besteak beste. Beraz, 90. hamarkada hasierako Black Metalaren doinuez ari gara, hots, soinu zikina, nolabaiteko "punk" ikutu bat duena.

Baina ez pentsa kalitate falta edo zoriaren ondorioa denik soinu hori, Butronian taldekoek apropos bilatutako soinua bait da (beraiek, "Mugre" izenez bataiatu dutena). Muturreko metalaren munduan sartuta dauden talde asko bezala, Butronian Black Metalaren hasierako garaietako doinuak berreskuratu ditu musika joera honen jarraitzaile garen mesederako.

Hortaz, muturreko metala gogoko baduzue ez ezazue "Itzalik Gabeko Zuhaitza" (2010) diska entzuteko aukerarik galdu; Black Metalaren saleok estilo honetan azpaldi galdutako sentimendua gomutatzeko erabat gomedatua.

Informazioa gehiago nahi duenarentzat:
http://www.myspace.com/butronian


Butronian - (2010) Itzalik Gabeko Zuhaitza
 Cover design by: Mugi Artaburu


1 - Garrasia
2 - Ustelduriko Hasiak
3 - Intro
4 - Heriotzaren Deialdia
5 - Birjaiotza
6 - Itzalik Gabeko Zuhaitza
7 - Mendebalderako Bidaia
8 - Intro
9 - Bide Aldenduak
10 - Jaiotza 


Diskoa dohainik eskuratzeko:

http://www.mediafire.com/?3z6x8yoro15zvok

Agure zahar erretxin baten eldarnioak SORTU berri den bidearen deriba erreformistaren inguruan

Agur t'erdi kamaradak!

Denbora luzez nire burutazioetan murgildurik baso eta mendietatik noraezean ibili ostean herrixkara itzultzeko garaia zela pentsatu nuen; eta egia esaten badizuet, lehenago ez etortzeaz damutzen naiz...

Gogoratzen dut nola, heldu nintzen egunean hodei beltzak ikusi nituela herrixkaren gainetik hegaldatzenaskok, egun eguzkitsu bat ikusten zuten bitartean. Augurapen ilun bat zela pentsatu nuen. Argi zegoen aro berri bat erortzear zela, aldaketa garaia, garai uherrak...

Alafede, herrixka zapaldu bezain laster nire pottoki kamaradengan zerbait gertatzen ari zela sumatu nuen. Jendea eztabaidatzen ari zen, – askok entzun nahi ez zuen arren – A priori, horrek nire kamaraden “osasun sozial” onaren erakusgarri izan leike; eztabaida politikoa, ideologikoa, filosofikoa edo beste izaera batekoa onuragarriak eta beharrezkoak bait dira, gizarte heldu baten ezaugarri, zeina, gatazkarik gabe (dialektikoa kasu hontan) ezin da garatu, ondorioz, ez ditu aldaketarik sortuko, estankatuz.

Baina ez zen hori gertazten ari zena. Bazirudien itzal beltz bat gure buruen gainetik ibilkatzen zebilela, oso ondo ezagutzen nuen itzal bat, iraganean maiz ikusitako itzala...Eta badakigu Itzalik beltzenak eguzki berriek SORTU egiten ditzutela...

Iraganean itzal hori gailendu izan badugu hobeto trebaturik geundelako izan da. Argi geneukan gure lekua zein zen. Gazteenetik hasita zaharrenak zireneraino borrokatzen genuen, eta batez ere, borroka horretan hezi egiten ginen. GURE ASKATASUNAREN ALDEKO BORROKA, GURE LURRAREN ALDEKOA, GURE NORTASUNARENA.

Denbora joan ahala, pottoki asko akomodatzen hasi ziren. Gehienek, ideal hoiek defendatzen jarraitzen zuten arren, jada ez zuten indar berdinarekin borrokatzen. Gehiengoa ez zen kalera irtetzen, are gutxiago, ez zen gure borrokarako hezitzen («total, ya lo harán otros...»). Jendea gero eta erosoago sentitzen zen sistema arrotz honen baitan. Borrokaren bidea zalantzan jarri zutenek beste bide bat aukeratuz, egun zapaltzailearen txakur fidelak dira – Gaur ere, asko dira gehien berotzen duen eguzkiaren azpian bide egiten hasi direnak...

Esan bezala beraz, egoera hori orain arte mantendu, eta garatu ere, egin da. Gaur da, beste behin ere itzal hori konfusioa eta zatiketa hedatzen ari dituena pottokien artean. Badirudi azkenaldian arazoa gure ideiei fidel izan garen pottokiek garela; Gu omen gara oker gabiltzanak, “betiko” bide zaharretik tente ibiltzen jarraitzen dugulako.

Ez dut ukatuko beti oso bide gogorra izan dela, oztopoz eta zalantzaz betea, non, zoritxarrez gure kamarada asko erori diren. Baina gure bidea da, guk aukeratutako bidea, eta berau ibiltzen hazteari bultzatu ziguten arrazoiek, egun, orduan bezain indartsuak diraute.

Pottoki asko itzalaren eraginaren azpian amore eman du. Iraganean gogor eta tinko borrokatutako pottoki asko “nekaturik” daude. Gehiengoa, batez ere gazteenak, erosoegi daude beren perretxikoetan. Borroka jada ez dauka iraganeko garrantzia beraientzat. Gehiengoak, “buruek” esaten duten oro fidelki jarraizten dute: «orain arte ondo egin dute ez?», «Berdin da zalantzak baditugu, gure liderrak dira, beraiek esango digute zer egin eta nola egin». Beti egon dira zalantzak eta beti izango dira, baina gutxi omen gara borrokaren muina ulertu eta defendatzen jarraitzen dugunak. Asko bide hori aspaldi alde bater utzi zuten bezala, egun asko dira bidea usten hazi direnak.

Denborak , beti bezala, arrazoia emango digu. Orain kritikatzen eta seinalatzen gaituztenak aitzina gure herriko etsaiak zorroztasunez kritikatzen zuten kamaradak izan daitezke. Baina guk kontzientzia lasai daukagu. Gu gara gure idealak saldu ez dugunok. Gu gara bidetik aldenduko ez garenak koldarki SORTU berri den ustezko lasterbide batez baliatuz, izatez, desbideratze hipokrita bat besterik ez dena, aukera errazena, koldarrek aukeratzen dutena; borrokatzen jarraitzeko beldur dira, eta zoritxarrez beraiekin kamarada asko herrestan daramatzate, itsuki derrotista erreformista hauengan beraiengan ilusio eta konfidantza guztia jarri duten kamaradak.

Pottoki hauei ez diet ezertaz kulpatuko. Askok benetan uste du orain ematen ari den kointuran SORTU berri den bidea dela jarraitu beharrekoa. Pottoki hauen “gainean” daudenei kulpatzen diet, zuzendu, eta ondorioz, engainatzen dutelako, gendeari sineztaraziz “oraingoan bai”, hau dela“bide ona”, helmugaraino zuzen eta zuzenago heltzen dena.

Ilusioa omen dute, esan dugun bezala, bidea errazago dirudielako; Zihur nago gure betiko bidea baino errazagoa eman dezakela. Baina oker daude. ¿Bide errazena? Ez, bide arriskutsuena da, bidean etsaiaren eskutik doazelako. Gure herriaren etsaia da bide horren pautan eta ibilbidea zehaztu duena buruzagi likidazionista eta erreformista horiek bere atzetik artalde bat gure herriaren zatiketara zuzendu dezaten.