.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}
Agur bero bat denoi!

Kaixo ene pottoki kamaradak. Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuet jarraizten didazuen orori azkenengo aldiz idatzi nuenetik denbora dexente pasa delako. Adinak ez du barkatzen. Zorionez, pixkanaka guztiz berreskuratzen ari nahiz herrixkatik at mantendu didaten osasun arazo guztietatik.

...Beno, etenaldi honetan hainbat gauza gertatu dira gure artean. Ama lurraren erasoa gizarte kapitalistaren  eredu paradigmatikoa den Japoniaren aurka; mendebaldearen inbasio imperialista Libiarengan; Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen duen hainbat gudarien bahiketa eta tortura basatiak; Gatza, Antton Troitiño, Tunez, Siria... Hobeto jarraitzen ez badugu, herrixkako xamanak lasai ibiltzeko gomendatu bait dit guztiz osatzeko, bestela...

Atzera begira, arrotasunez betetzen nau otsailean idatzitako hitzak gauzatzen ari direla ikusteak uste genuen modura. Tristea da onartzea, baina orduan SORTUtako bidean asko dira galdurik jarraitzen dutenak, amaierarik gabeko lasterbidean. Tristea da, baina oraindik, asko dira begiak zabaldu (nahi) ez dutenik. Otsoek amildegi baten aurrean inguratutako artalde bat bezala, orain, elkar BILDU egin dira... baina ez etsaiari aurre egiteko, ez, amildegitik bera bere buruz beste egiteko baizik.

Aste hauetan, beti bezala, historiak behin eta berriro erakutsi digunez, gauzak uste dugun bezala, edo behintzat, agerian ematen duten bezala ez direla derrigorrez "horrela" izan behar ikusten ari gara (Malinowskik esaten zuen bezala, bakoitzak errealitaea ikusteko erabiltzen dituen leiarraren araberakao izango da).

Momentuz, gomendagarriena itzarotea dugu. Errealitatea egoskorra dela etengabe gogoratzen digun bezala, denborak arrazoia emango dio merezi duenari. Ni, pertsonalki, kontzientzia lasai daukat. Eta zuek? Beeeeeeeee