.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}

Pottokiak eta KU KLUX KLAN

Agur T´erdi Pottoki kamaradak!

Azkenengo aldiz elkar egon ginenetik pottokien lurraldeetatik noraezean ibiltzen egon naz. Egindako bidaietako batean Pottoki Naziak ezagutu banituen, oraingoan KU KLUX KLANeko pottoki herrixka bitxi bat topatu dut!
Hona hemen gugandik ezberdintzen dituzten hainbat ezaugarri:

-Gu bezala, beren uniformea zuria izango da, txapela Ku Klux klanaren antza izanik ere, hau punta borobila izango du.

-Herrixkako buruzagia jantzi gorria izango du, Klaneko buruzagia bezala pottoki arruntetik ezberdinduz ("Gran Dragon Rojo" delakoa bezala).

-Klaneko pottokiak, logikoa denez arrazistak izango dira. Antisemitismoa defendatuko badute ere, beraien gorrotoa beltzenganako izango da nagusi.; "pottoki beltzen" beldur dira, hauek kutsagarriak izan daitezkelakoan.
-Aipatzekoa da nola, maiz, Klanaren erritualetan bezala, herrixka honetako pottokiek suaren inguruan erritualki dantzatuko duten.
Beno, Pottoki kamaradak, hurrengoan gehiago kontatuko jatzuet pottokien herrixkatik. Aio!