.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}

Pottokiak Naziak?

Bai, Pottoki kamaradak, antza, badaude sarean zehar haimbat xurrumurru esanez nazionalsozialismoaren baitan antolatzen diren pottoki herrixkak badirela.

Jarraian, tesi hau defendatzen duten hainbat idei aipatuko ditugu:

-Pottokien herrixkek modu Autarkiko batean antolatzen dira, hots, buruaski eta beren lurrak ematen dien elementuez baliatzen dira bakarrik, mugetatik kanpo komertziatu edo truekerik egin gabe (Hitler-en Volkgesitaren antzera edota Frankismoan bezala adibidez).

-Agerikoa den beste elentu bat Arrazaren Uniformetasuna leike. Guztiak urdinak ta uniforme berdinarekin, kolere txurikoa. Honek, erregimen faxistekin antzekotasun handia izanen du, hauetan uniformetasuna ere agerikoa zelarik (janzkeran edota martxetan esate baterako). Uniformetasun hori erabilpen argi bat izango du: nazionalismo indarstu batek behar duen Batasun boterea erakustea.

-Pottoki nazien gizartean sakonduz, ikusiko dugu badela beste pottokietatik argi ezberdintzen den norbait. Uniforme gorriz jantzia ta bizar txuriz, herrixkako Buruzagia izando dugu (Potoki Aita), jakinduriaz beterik beste pottokientzat adibide izango dena. II Reichean bezala, Pottoki aita nazia Estatua ordezkatzen duen führera izango leike, eta führerprinzit batean oinarriturik, herrixkako beste pottokiengan autoritate guztia izango du, hauek eztabaida gabe bere erabakiak beteko dituztelarik.

-Pottoki herrixka guztietan hedatu den ezaugarri bat pottoki nazien kasuan ez da salbuespen bat izango: Antisemitismoa alegia. Pottokien bizitza ideala oztopatzen duen elementu bakarra, indar arrotz bat izango da, herrixkatik kanpokoko mehatxu bat: Gargamel. Ez da koinzidentzia izango Gargamel eta bere katua Azrael izen hebrearra izatea (-el atzizkiaz biak) edo bere irudia (sudur "makoa", ile beltza, etab.). Baina elementu argigarriena pertsonai honen helburu eta lanbidea izango da: Alkimismoa. Gargamel, zekenkeriaz itsuturik (judutarren beste ezaugarri bat, beren dirugosea) pottokiak bahitu nahi ditu hauekin komerziatzeko edo hauek urrean bihurtzeko (eta batzuetan hauek jateko).
Ikusi duzuenez, badira hainbat elementu erakusten digutenak munduan zehar badirela oso modu ezberdinetan politikoki antolatzen diren pottoki herrixkak. Kasu honetan, nazismoaren elementuak erakusten duen herrixka bat aztertu badugu ere, argi utzi behar dugu Pottokien gehiengoa Aberria eta Askatasunaren defendatzaile sutsuak garela!