.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}

Mario Bros Komunista

Bai, ondo irakurri duzue pottoki kamaradak, Mario Imperioa suntsitzeko borrokatzen duen proletari bat da.

Ez zenuten orain arte argi ikusi?

Bere uniforme gorriarekin jantzita, Iraultzaren kolorea, boltxebikeek Nikolas II Tsar-arekin egin zuten antzera, iturginak musker baten aurka altzatuko da, Bowser, Koopa imperioaren erregea; honen atzaparretatik Peach printzesa askatzeko asmoz, bere jatorri monarkikoaz damututa beti Toad herriarekiko leiala izango dena.


Mario kamaradak erregimenaren alde pentsamendu kritikorik gabe alienaturik dauden masaren aurretik igaroko da, bere buruaz beste ere egiteko prest egongo direnak, beti ere bere jabearen gaztelua defendatzearren; etengabe ordezkatuak gupida gabe, sistema kapitalistak langilegoarekin egiten duen bezala.

Baina ezer ezingo du iraultzaren gidaria gelditu, beti, amaierara heltzean, bake faltsu baten bandera eratsiko duena, zapaltzailearena, honen ordez Askatasunaren aldeko Izar Gorriko ikurriña gazteluaren almenetan goratuz.