.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}

Agure zahar erretxin baten eldarnioak SORTU berri den bidearen deriba erreformistaren inguruan

Agur t'erdi kamaradak!

Denbora luzez nire burutazioetan murgildurik baso eta mendietatik noraezean ibili ostean herrixkara itzultzeko garaia zela pentsatu nuen; eta egia esaten badizuet, lehenago ez etortzeaz damutzen naiz...

Gogoratzen dut nola, heldu nintzen egunean hodei beltzak ikusi nituela herrixkaren gainetik hegaldatzenaskok, egun eguzkitsu bat ikusten zuten bitartean. Augurapen ilun bat zela pentsatu nuen. Argi zegoen aro berri bat erortzear zela, aldaketa garaia, garai uherrak...

Alafede, herrixka zapaldu bezain laster nire pottoki kamaradengan zerbait gertatzen ari zela sumatu nuen. Jendea eztabaidatzen ari zen, – askok entzun nahi ez zuen arren – A priori, horrek nire kamaraden “osasun sozial” onaren erakusgarri izan leike; eztabaida politikoa, ideologikoa, filosofikoa edo beste izaera batekoa onuragarriak eta beharrezkoak bait dira, gizarte heldu baten ezaugarri, zeina, gatazkarik gabe (dialektikoa kasu hontan) ezin da garatu, ondorioz, ez ditu aldaketarik sortuko, estankatuz.

Baina ez zen hori gertazten ari zena. Bazirudien itzal beltz bat gure buruen gainetik ibilkatzen zebilela, oso ondo ezagutzen nuen itzal bat, iraganean maiz ikusitako itzala...Eta badakigu Itzalik beltzenak eguzki berriek SORTU egiten ditzutela...

Iraganean itzal hori gailendu izan badugu hobeto trebaturik geundelako izan da. Argi geneukan gure lekua zein zen. Gazteenetik hasita zaharrenak zireneraino borrokatzen genuen, eta batez ere, borroka horretan hezi egiten ginen. GURE ASKATASUNAREN ALDEKO BORROKA, GURE LURRAREN ALDEKOA, GURE NORTASUNARENA.

Denbora joan ahala, pottoki asko akomodatzen hasi ziren. Gehienek, ideal hoiek defendatzen jarraitzen zuten arren, jada ez zuten indar berdinarekin borrokatzen. Gehiengoa ez zen kalera irtetzen, are gutxiago, ez zen gure borrokarako hezitzen («total, ya lo harán otros...»). Jendea gero eta erosoago sentitzen zen sistema arrotz honen baitan. Borrokaren bidea zalantzan jarri zutenek beste bide bat aukeratuz, egun zapaltzailearen txakur fidelak dira – Gaur ere, asko dira gehien berotzen duen eguzkiaren azpian bide egiten hasi direnak...

Esan bezala beraz, egoera hori orain arte mantendu, eta garatu ere, egin da. Gaur da, beste behin ere itzal hori konfusioa eta zatiketa hedatzen ari dituena pottokien artean. Badirudi azkenaldian arazoa gure ideiei fidel izan garen pottokiek garela; Gu omen gara oker gabiltzanak, “betiko” bide zaharretik tente ibiltzen jarraitzen dugulako.

Ez dut ukatuko beti oso bide gogorra izan dela, oztopoz eta zalantzaz betea, non, zoritxarrez gure kamarada asko erori diren. Baina gure bidea da, guk aukeratutako bidea, eta berau ibiltzen hazteari bultzatu ziguten arrazoiek, egun, orduan bezain indartsuak diraute.

Pottoki asko itzalaren eraginaren azpian amore eman du. Iraganean gogor eta tinko borrokatutako pottoki asko “nekaturik” daude. Gehiengoa, batez ere gazteenak, erosoegi daude beren perretxikoetan. Borroka jada ez dauka iraganeko garrantzia beraientzat. Gehiengoak, “buruek” esaten duten oro fidelki jarraizten dute: «orain arte ondo egin dute ez?», «Berdin da zalantzak baditugu, gure liderrak dira, beraiek esango digute zer egin eta nola egin». Beti egon dira zalantzak eta beti izango dira, baina gutxi omen gara borrokaren muina ulertu eta defendatzen jarraitzen dugunak. Asko bide hori aspaldi alde bater utzi zuten bezala, egun asko dira bidea usten hazi direnak.

Denborak , beti bezala, arrazoia emango digu. Orain kritikatzen eta seinalatzen gaituztenak aitzina gure herriko etsaiak zorroztasunez kritikatzen zuten kamaradak izan daitezke. Baina guk kontzientzia lasai daukagu. Gu gara gure idealak saldu ez dugunok. Gu gara bidetik aldenduko ez garenak koldarki SORTU berri den ustezko lasterbide batez baliatuz, izatez, desbideratze hipokrita bat besterik ez dena, aukera errazena, koldarrek aukeratzen dutena; borrokatzen jarraitzeko beldur dira, eta zoritxarrez beraiekin kamarada asko herrestan daramatzate, itsuki derrotista erreformista hauengan beraiengan ilusio eta konfidantza guztia jarri duten kamaradak.

Pottoki hauei ez diet ezertaz kulpatuko. Askok benetan uste du orain ematen ari den kointuran SORTU berri den bidea dela jarraitu beharrekoa. Pottoki hauen “gainean” daudenei kulpatzen diet, zuzendu, eta ondorioz, engainatzen dutelako, gendeari sineztaraziz “oraingoan bai”, hau dela“bide ona”, helmugaraino zuzen eta zuzenago heltzen dena.

Ilusioa omen dute, esan dugun bezala, bidea errazago dirudielako; Zihur nago gure betiko bidea baino errazagoa eman dezakela. Baina oker daude. ¿Bide errazena? Ez, bide arriskutsuena da, bidean etsaiaren eskutik doazelako. Gure herriaren etsaia da bide horren pautan eta ibilbidea zehaztu duena buruzagi likidazionista eta erreformista horiek bere atzetik artalde bat gure herriaren zatiketara zuzendu dezaten.


2 comentarios:

  1. Irudian SORTU berri den eguzki hori itzal beltzak soilik isladatuko ditu... Zuhaitz zahar hori iraganean egin zuen bezala...

    ResponderEliminar
  2. Anónimo9/2/11

    Bai, nik orain dela urte batzut Aralar mendian ikusten hasi nituen ere...

    ResponderEliminar